Magna Challenge 2013

14
Nov
2013

Magna Challenge

Magna SIS-ek 2013ko irailean Magna Challenge-aren lehendabiziko edizioa antolatu zuen, lehiaketa bat zeinean Donostiako Informatika Fakultateko edozein ikaslek bere software proiektu-ideia aurkeztu zezakeen.

Lehiaketaren irabazleak, hurrengo egunetan hautatuko dena, Nexus 7 tablet bat jasoko du, eta horrez gain, bere ideia Magna SIS-en barruan inplementatu eta gauzatzeko aukera emango zaio, enpresaren baliabideak erabiliz eta egindako lana hautazko kredituekin baliozkotuz, enpresan egindako praktiken bitartez.

Lehiaketaren oinarriak hurrengo estekan eskuragarri daude: lehiaketaren oinarriak.

© Magna SIS