Zerbitzuak

Magna SISen webean biziki sinesten dugu etorkizuneko plataforma gisa, eta horregatik arlo honetan espezializatuta gaude eta soluzio integralak eta kalitate handienekoak eskaintzen ditugu. Webgune korporatiboen elaboraziora eta neurrira egindako web aplikazioen garapenera dedikatzen gara, kasu guztietan zerbitzu osagarriak eskainiz, esaterako, gaur egun dauden gailu desberdinetara (ordenagailuak, tabletak, mugikorrak, etab.) egokitutako interfazeen elaborazioa, bilatzaileetako sailkapenaren optimizazioa (SEO), webgune edo/eta aplikazioen erabilpen estatistiken analisi eta kudeaketa edo zerbitzu teknikoa eta denboran zeharreko mantentze lan integralak.

Bestalde, aholkularitza informatikoa eta arlo desberdinetako formazioa (segurtasun informatikoa, lanaren eraginkortasuna eta antolakuntzarako tresna informatikoak, etab.) eskaintzen diegu autonomo, ekimen sozial eta enpresa txiki eta ertainei. Halaber, beste garapen motetara irekita gaude, mahaigaineko aplikazioetara edo gailu mugikorretarako aplikazio natiboetara, esate baterako.

Modu eskematiko batean, gure zerbitzu-gutuna honako moduan zerrenda genezake:

Web

  • Web aplikazioak
  • Neurrira egindako webguneak
  • Webguneak edukiak kudeatzeko sistemekin

  • Diseinu moldatzaileak
  • Bilatzaileetako sailkapenaren optimizazioa
  • Erabilpenaren estatistiken analisi eta kudeaketa
  • Zerbitzu teknikoa eta mantentze lanak

  • Mahaigaineko aplikazioak plataforma desberdinetarako
  • Mugikorretarako aplikazio natiboak

  • Aholkularitza informatikoa
  • Formazio-kurtso eta programak
  • Dibulgazio hitzaldiak

Hori dela eta, zure edo zure enpresaren proiektua edozein delarik, gurekin harremanetan jarri eta aztertuko dugu zure beharretara egokitzen den soluzio bat proposatzeko.

© Magna SIS