Zerbitzuak

Magna SISen webean biziki sinesten dugu etorkizuneko plataforma gisa, eta horregatik arlo honetan espezializatuta gaude eta soluzio integralak eta kalitate handienekoak eskaintzen ditugu. Webgune korporatiboen elaboraziora eta neurrira egindako web aplikazioen garapenera dedikatzen gara, kasu guztietan zerbitzu osagarriak eskainiz, esaterako, gaur egun dauden gailu desberdinetara (ordenagailuak, tabletak, mugikorrak, etab.) egokitutako interfazeen elaborazioa, bilatzaileetako sailkapenaren optimizazioa (SEO), webgune edo/eta aplikazioen erabilpen estatistiken analisi eta kudeaketa edo zerbitzu teknikoa eta denboran zeharreko mantentze lan integralak.

Bestalde, aholkularitza informatikoa eta arlo desberdinetako formazioa (segurtasun informatikoa, lanaren eraginkortasuna eta antolakuntzarako tresna informatikoak, etab.) eskaintzen diegu autonomo, ekimen sozial eta enpresa txiki eta ertainei. Halaber, beste garapen motetara irekita gaude, mahaigaineko aplikazioetara edo gailu mugikorretarako aplikazio natiboetara, esate baterako.

Modu eskematiko batean, gure zerbitzu-gutuna honako moduan zerrenda genezake:

Web garapena
Weberako soluzio integralak
Garapen generikoak
Gainerako zerbitzuak
Web garapena

  • Web aplikazioak
  • Neurrira egindako webguneak
  • Webguneak edukiak kudeatzeko sistemekin

Weberako soluzio integralak

  • Diseinu moldatzaileak
  • Bilatzaileetako sailkapenaren optimizazioa
  • Erabilpenaren estatistiken analisi eta kudeaketa
  • Zerbitzu teknikoa eta mantentze lanak

Garapen generikoak

  • Mahaigaineko aplikazioak plataforma desberdinetarako
  • Mugikorretarako aplikazio natiboak

Gainerako zerbitzuak

  • Aholkularitza informatikoa
  • Formazio-kurtso eta programak
  • Dibulgazio hitzaldiak